XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldunentzat ere Larrason edo antzeko jainkoak eziren zerugoien baten, Olimpon bezala, zeuden pertsonaia ikusgarri batzu, bertan larra edo beste horrelako bat suspertzen zeuden jainkozko indar batzu baizik.

Klasiko denboran Erromatarrek Greziako jainkojainkosak sinistu eta beren mitoak etxeko jainkojainkosei ezarri zieten.

Horrela klasikoen Jupiter, edo Juno, edo Faunus, etab., ez dira izatez latinjainkoak nahiz eta izenak latinezkoak izan.

Aintzinako jainkoen izenpean Zeus, edo Hera, edo Pan, etab. zeuden, hau da, Greziako erlijioa, Olimpoko jainkojainkosen erlijioa noski.

Gainestruktura bat bezala? Kulturadun erromatarrentzat ez baina herritar askorentzat bai.

Herritar askorentzat Jupiter baino Tellus-Mater edo Ama-Lur izango zen garrantzitsuagoa.

Badakit izen hau Ama-Lur gaur askok oinarrizko euskal kontzeptu bat bezala ibiltzen dutela.

Nik ere noiz edo noiz ekarriko dut idaztira baina hemen bertotik ohartu nahi dut Ama-Lur hitz berria dela eta beretik ondorio asko erakartea arriskutsua eta, jakinbide hutsaren ikuspuntutik, zalantzagarria dela.

Gure artean kristautasunak lehen sineskintzak osoro bastertu zituzten eta bastertu ezezik puzkatu eta errauskindu ere bai.

JENTILEK ETA MAIRUEK
Hori horrela, zer dira euskalmitoak? Baliogabeko ipuin zaharrak?.